Salbuespen-egoeran zehar ikasleriaren baldintzak “zaildu egin direla” azaldu du UIBk. Ondorioz, ebaluazioaren nahiz edukien sistema “goitik behera aldatzea eta ikasketa kostuak ezabatzea” lehenesten du. Bere baliabide guztiak “ikasleria langilearen esku” jartzeko borondatea adierazi du unibertsitate esparruko eragileak. Horretarako, apunte bankua eta ikasketarako laguntza pertsonala sortu ditu.