Azken bi asteetan ere martxan izan dira Gipuzkoako hiriburuan metroa eraikitzeko lanak, eta salatu dutenez, lan-istripua izan du makina bat eskuztatzen ari zen langile batek. Uztailean, jakinarazi zuten 12 orduko errelebotan jarduten dutela langileek Mirakontxa-Easo zatiko obretan; batzuek, 19 ordurainoko lanaldiak egin izan dituzte.