Larraundik lau haizeetara aritzen den SUNPRIÑU irratiak bere bigarren saioa entzungai jarri zuen atzo. Bertan hainbat gaiez hitz egiten dute: Sunpriñu izenaren jatorriaz, tabernarien testigantzak, lan esentzial eta ez esentzialez, etekiñez…
Era berean, datorren saioan jorratuko dituzten gaiak ere aurreratu dituzte. Estatuaz, edadetuen egoeraz eta Irurtzun-Arakilgo Gazte Asanbladan sortu berri dugun dinamikaz arituko dira. Bertan gure berri izanen duzue, dinamika honen oinarriak azalduko ditugularik, beraz adi hurrengo saioetara eta jarrai ezazue Larraundik lau haizeetara emititzen duen irrati hau.