Bihartik aurrera, “nahitaezkoak” ez diren arloetan ere jardunari berrekingo diote. Tartean dira, esaterako, Hego Euskal Herriko industria-enpresa handiak. Espainiako Gobernuak martxoaren amaieran “nahitaezkoa ez den jarduera” geratzea agindu zuenean, adierazi zuen langileek “galdutako” lan-orduak “berreskuratu” beharko dituztela behin lantokiak berriz martxan jartzean.