Iruñerriko, Tolosaldeko, Busturialdeko edota Lea-Artibaiko ikasleriak zenbait aldarrikapen mahaigaineratu ditu salbuespen egoeran. Langile klaseko ikasleen “bizi baldintzen okertzea” eta “hezkuntza-sistemara egokitzeko zailtasunak” salatu dituzte guztiek, eta “hezkuntza prozesua ikasleen interesera egokitzeko beharrizana” azpimarratu dute. Egoerak “antolakuntza politikoa” eskatzen duela ere aldarrikatu dute.