Gaixotasun larri bat zela-eta, Santiago ospitalera mugitu zuten Zaballako kartzelan preso zegoen pertsona bat. Osasun-langileekin “liskarra” izan zuen han, eta “gogor” azpiratu zuten ertzainek, bihotz-biriketako geldialdia eraginez. Hala, atzo baieztatu zuten Santiagon zendu dela presoa.