Benta Berri auzoko babes ofizialeko 510 etxebizitzaren jabea da Testa Socimi-Blackstone funtsa. Hainbat bizilagunek ezin izan dute apirileko alokairua ordaindu, eta dekretuaren arabera zenbatekoa ordaintzetik salbuetsita baldin badaude ere, mehatxu mezuak igorri dizkie funtsak. “Alokairua ordaintzeko exijitzen diete, eta mehatxu egin diete etxegabetze eskaria egingo dutela”, jakinarazi dute Kaleratzeak Stopek eta Alokairuk. 2028. urtetik aurrera, etxebizitza horiek Testa Socimiren esku egongo dira guztiz.