Zamateleko beharginek ez dute babes materialik, eta ibilgailuetan mugitzean ezin dute gutxieneko distantzia mantendu. Segurtasun neurriak eskatu dituzte langileek, baina “mehatxuak eta atzeranzko neurriak” izan dira enpresaren erantzuna. Orain, hiru langile kanporatu dituzte babes neurrien faltagatik kexatzeagatik.