UIBk galdetegi bat garatu du NUPeko ikasleen arazoak identifikatzeko

(debajo en castellano) Unibertsitateko Indar Batasunak galdetegi bat garatu du NUPeko ikasleen arazoak identifikatu eta zenbait egoera aldatu daitezen presionatzeko. Galdetegia “bete eta zabaltzea” eskatu dute, “testuinguru honetan beharrezkoa da gure egoera azaleratzea”. Hemen, galdetegirako esteka:

Ondoren duzue, plazaratu duten irakurketa laburra:

Covid-19aren harira sortu den egoera honetan, UIBtik (Unibertsitateko Indar Batasuna) txosten bat garatzeko asmoa dugu. Izan ere, egoera honetan ikasleok kaltetuta atera garela ulertzen dugu, eta unibertsitateko goi karguek nahi izan duten bezala kudeatu dute egoera berezi hau, ikasleokin hitz egin gabe eta gure interesak alde batera utzita.

Horretarako zure kasua edo gertuko kasuren bat azaltzeko eskatu nahi dizugu, indibiduala zein ikasgelakoa, izan ikasketak aurrera eramateko zailtasunak, ados ez zauden aldaketak ikasketa prozesuan, edukien lanketa ezegokia… Era honetan, biltzen ditugun problematika ezberdinen analisi orokor barnebilduko duen txostena osatuko dugu. Gure helburuak bi dira: batetik, problematiken analisi orokorrarekin erretoretza zein dekanoengana jotzea, presioa egin ahal izateko; eta bestetik, salbuespen-egoera honetan ezarri diren jarraibideak ere errespetatzen ez dituzten gehiegikeria-kasuetan, egoera konkretu horiek aldatzea lortuko duten presio-mekanismoak garatzea.

Badakigu egoera honetan ez dela erraza izango gure ikas baldintzetan onurak lortzea, baina kanpaina honek presioa egiteko abiapuntu bat eskaini eta zenbait egoera konkretu aldatzeko potentziala izan dezakeela pentsatzen dugu. Ikasleon baldintzak defendatu eta hobetu ahal izateko denon indarrak batzea beharrezkoa zaigula ulertzen dugu, are gehiago krisi egoera honetan. Aurrera begira etor daitezkeen aldaketa kaltegarriak momentu honetatik neutralizatzen hastea beharrezkoa da, gure antolakuntzak nahiko indar izan ezean datorren krisiaren pisu guztia langile klasearen bizkar eroriko da eta.

Galdetegi labur honetan zure kasua sailkatu eta deskribatzeko azaltzen diren pausoak jarraitu beharko dituzu. Ahalik eta zehaztasun handienarekin erantzutea eskertuko genuke, gerora arazoen sailkapena eta analisia errazteko.

UIB crea un formulario para identificar los problemas de los/as estudiantes de la UPNA

Unibertsitateko Indar Batasuna crea un formulario para identificar los problemas de los/as estudiantes de la UPNA y hacer presión para cambiar algunas situaciones. Piden que “se rellene y difunda el cuestionario”, ya que ven necesario “en este contexto sacar a la luz nuestra situación”. A continuación el enlace al cuestionario:

A continuación tenéis el pequeño comunicado que han publicado:

En esta situación generada por el Covid-19, desde UIB (Unidad de Fuerzas Universitaria) tenemos la intención de desarrollar un informe, ya que entendemos que en esta situación el estudiantado ha salido perjudicado y los altos cargos de la universidad han gestionado como han querido esta situación excepcional, sin tener en cuenta la opinión del estudiantado y dejando nuestros intereses de lado.

Por ello, nos gustaría que nos contaras tu caso o un caso cercano, sea individual o del grupo de clase: dificultades para llevar adelante los estudios, cambios en el proceso de enseñanza con los que no estás de acuerdo, los contenidos se imparten de forma inadecuada… Con las problemáticas que reunamos desarrollaremos un informe con un análisis general. Nuestros objetivos son dos: por un lado, mediante el análisis general de las distintas problemáticas presionar al rectorado y a los decanos; y por otro lado, en los casos de abuso en los que ni siquiera respeten las directrices que se han tomado en esta situación de excepción, desarrollar herramientas de presión para conseguir darle la vuelta a esos casos concretos.

Sabemos que en esta situación no será fácil conseguir mejoras en nuestras condiciones de estudio, pero esta campaña puede tener el potencial de ofrecer un punto de partida para presionar y cambiar algunas situaciones concretas. Creemos que es imprescindible unir las fuerzas de todxs para defender y mejorar las condiciones del estudiantado, más aún en esta situación de crisis. Es necesario comenzar a neutralizar desde ahora los cambios perjudiciales que puedan implantarse en un futuro, ya que, si nuestra capacidad de organización no tiene la fuerza suficiente, todo el peso de la crisis que se viene caerá sobre las espaldas de la clase trabajadora.

En este breve cuestionario deberás seguir los pasos que se explican para clasificar y describir tu caso. Agradeceríamos que respondieras de la manera más concreta posible, para posteriormente facilitar la clasificación y análisis de los problemas.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: