Salbuespen egoeran egindako argitalpenak eta eduki horiek “zabaltzeko asmoa” ikertuta, auzibideak martxan jartzeko urratsak egin ditu Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak. “Zigor motak oso desberdinak” izan daitezke, eta besteak beste, “gorroto delituak, desordena publikoak edota irainak eta kalumniak” egozteko aukera egon daiteke.