“Ezohiko egoerak unibertsitatean kapitalaren interesak indartzeko aukera paregabea” sortu duela salatu du UIBk, eta langile klasea “horren ondorio gordinak” jasaten ari dela dio. Garbitzaileen, ikasleen eta unibertsitateko bestelako langile sektoreen aldarrikapenak ekarri ditu gogora, horien defentsa berretsiz eta “klase interesak partekatzen dituztela” azpimarratuz. Dagoeneko sinadura zein testigantza bilketak abiatu dituzte hainbat fakultatetan.