‘Hozkailu hutsik ez’ izenpean, “premia handiena duten pertsonentzako eta familientzako” janaria bermatzeko diru-bilketa jarri du martxan Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. “Gure interesen defentsan, langile klasearen antolakuntza bultzatu nahi dugu, baina jakin badakigu sabela hutsik ezin dela etxebizitza duin bat defendatzeko borrokatu”, adierazi du sindikatuak. Banku-transferentzia bidez edo Bizum aplikazioaren bidez egin daitezke ekarpenak diru-bilketan.