Martxan dira berriro Landabengo Volkswagen eta Gasteizko Mercedes lantegiak. Mercedesen ez dute akordiorik lortu zuzendaritzak eta enpresa batzordeak, eta Volkswagenen, Alemaniako zentralak autoen ekoizpena murriztu badu ere, ezinbestean lanera bidali ditu beharginak. Gainera, krisi honen harira ezarritako lan-erregulazioa bukatutzat eman badute ere, bigarren erregulazio bat abiatuko dute. Mercedesek langileen herena derrigortu du lanera, eta Volkswagenek, 1.600 langile (5.000tik).