Makina batean trabatuta geratu ondoren, hodi batek indar handiz jo zuen behargin bat astelehenean, eta konortea galdu zuen. Ospitaleratuta dago oraindik. Hilabete honetan, gutxienez uztailera arte iraungo duen lan-erregulazioa ezarri du enpresak, “ekoizpenari lotutako arrazoiak” medio. Dena den, “jardueraz gainezka” daudela azaldu dute Amurrioko fabrikako langileek.