Bizkaian 378 eguneko greba. Gipuzkoan 243. greba egunean lanera itzuli ziren, COVID-19ak dena hankaz gora jarri zuelako. Egoitzetako langileek urteak daramatzate lan baldintza kaskarrak salatzen eta egoiliarrak ondo zaintzeko baliabideak behar dituztela esaten. Konbentzituta zeuden ez zebilen zaintza sistema argitara aterako zuela birusak. Aurreikusi zitekeena gertatu omen da: baliabide nahikorik ezean egoiliarrak eta langileak kutsatuta, 600dik gora egoiliar hil dira Hego Euskal Herrian eta Gasteizko Caser egoitzan lehen langilea zendu da.