Espainiako Estatuko enpresarien elkarteko presidenteak hainbat neurri galdegin ditu larrialdi egoera hau amaitzen denerako: aldi baterako lan-erregulazio txostenak luzatzea, espediente horiek ezarri ahal izateko enplegu guztiak mantentzeko baldintza kentzea, kotizazioak enpresek ez ordaintzea… Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspen ekonomikoak “baikorregiak” direla ere nabarmendu du.