Benetako datuak jakinarazi ordez, “normaltasun faltsu baten berri ematen duten erakundeen propaganda” egiten dutela salatu dute Salhaketa, Sare eta Etxerat elkarteek. Nabarmendu dute espetxe erakundeek ez dutela gaitzaren prebentziorako eta kutsatutako presoen laguntzarako plangintzarik.