Nafarroako Gobernuak ekin dio droneen bidez herritarrak zuzenean kontrolatzeari. Bere webgunean aitortzen du “esperientzia pilotoa” martxan jarri duela maiatzeko lehen asteburuan eta bideoan erakusten du norainoko zehaztasunez hartzen dituen kamerak zuzenean pertsonen irudiak. Zuzeneko bideo irudi hauek SOS deien Nafarroako egoitzara bideratzen ditu. Lehen asteburuaren ondorio izan da hamar aldiz bidali zutela Polizia Forala, ea herritarrak alarma egoerako araudia errespetatzen zuten frogatzera eta hauetatik bi herritarri jarri zietela denuntzia.