Koronabirusak gorakada berriak izango dituela iragarrita, Espainiako Armadak esan du “etorkizuneko arrisku nagusiena jende pilaketak” izango direla. Hala, adierazi du “oso garrantzitsua” izango dela etorkizunean COVID-19a berriz agertzen denean “telefono mugikorretarako aplikazio bat izatea”, “kontaktuak kontrolatzeko”. Momentuz, indarrean da ‘Balmis’ operazioa.