Atzo arratsaldean hustu zuten Gasteizko Talka, agindu judizialik gabe. Sarrera hormatzen saiatu ostean, Ertzaintzak giltzarrapoz itxi zuen kanpoko pertsiana. Barruan zeuden hainbat kide idenfitikatzeaz gain, iluntzeko protestan bi kide atxilotu eta beste hainbat identifikatu zituzten polizia indarrek. ‘Hala Bedi’-ko kazetari bat ere idenfitikatu zuten. Talkako kideek salatu dute legez kanpoko desalojoa alarma egoera baliatututa gauzatu izana, “segurtasunaren izenean gure espazioen defentsa eragotziz”.