Desinfektatze lanen aitzakiapean, Getxoko Udalak atzo jarri zuen martxan Itzubaltzeta III gaztetxea ixteko azken prozedura. Ertzaintza gauean sartu zen eraikinean, agindu judizialik gabe, eta itxi egin zuen. Hala, legez kanpoko desalojoa izan dela salatu dute gaztetxeko kideek. Ez da konfinamendu garaiko aurreneko desalojoa izan: aurreko astean, Gasteizko Talka hustu zuten polizia indarrek.