COVID-19 duten gaixo larrietan anakinra botikaren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratzeko saiakera klinikoei ekin diote Nafarroako Ospitale Guneak eta Navarrabiomedek. Normalean, anakinra artritis erreumatoidearen eta gaixotasun autoinflamatorioen tratamenduan ematen da. Bere eraginak inhibitu dezake COVID-19a duten zenbait gaixok jasaten duten gehiegizko erantzun inmunitarioak eragindako hantura, eta, era horretan, aireztapen mekanikoa edo ZIUn sartzea eskatzen duten egoera larriagoetara eboluzionatzea saihestu daiteke.