Oier Andueza eta Mikel Izpura preso politikoak ere janariari uko egiten hasi dira Murtzia II espetxean. Ondarroan zortzi gazte gehiago batu dira gose grebara, eta Bilbon, bi eguneko baraualdia egingo dute hainbat kidek. Protestak eta elkartasun keinuak etengabe hedatu dira Euskal Herri osoan, eta gaur ere mobilizazioak egingo dituzte. Identifikatuak ere izan dira, Legution eta Donostian gutxienez. Patxi Ruizek hiru egun daramatza txizarik egin gabe, eta gero eta min handiagoa du giltzurrunean. AAEAMek salatu duenez, Murtzia II-ko zuzendaritzak ukatu egin dio mediku batek artatua izateko eskubidea.