Kontzentrazioa egin zuten atzo Lekunberriko plazan, Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera salatzeko eta babesa adierazteko

Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo, maiatzak 17, igandea, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera salatu eta babesa adierazteko Lekunberri herriko plazan. Elkarretaratzea osasun neurriak bermatuta aurrera eraman zen.

Patxi Ruizen egoeraren inguruan azaldutakoa:

Koronabirusarekin kutsatutako presoei buruzko datuak ezkutatzen ari zirela jakinarazi zuten aurreko astean. Murtzia II espetxeko 8. moduluko hainbat presok borrokaldia hasi zuten haien eskubideen defentsan. Bost dira aldarrikapenak: preso gaixoak eta zigorra ia osorik bete dutenak aske uztea, bisitak jasotzeko eskubidea betetzea, COVID-19arekin ez kutsatzeko materiala izatea, COVID-19a hautemateko probak egitea, eta senideren bat hilez gero beilatokira edota hilerrira joan ahal izatea.

Asteartean, hilak 5, ekin zioten elkarretaratzeak egiteari. Aurreko larunbatean, ordea, Txantreako Patxi Ruiz Kapota preso politikoarengana hurbildu zen kartzelazain bat. Protestarako erabilitako kartela kendu zion poltsa barrutik, baina Ruizek funtzionarioari identifikazio zenbakia eskatzean, uko egin zion honek.

Beranduago, modulu buruarekin batera hurbildu zen kartzelazaina Ruizen ziegara, ustez, identifikazio zenbakia jakinarazteko. Presoari mehatxu egin zioten orduan, eta honakoa esan zioten hitzez hitz: “Zuk jakingo duzu zer den gertatuko zaizuna eta zer gaizki pasatuko duzun”.

Gero, espetxeko zuzendariarekin, segurtasun buruarekin eta zerbitzu buruarekin elkartzera behartu zuten presoa, eta aste horretan hasitako protesten “buru” izatea leporatu zioten. Mehatxu egin zioten berriro, batik bat, horrek ekar ditzakeen ondorioak aipatuz.

Modulu buruak helarazitako mehatxuak bete ez ditzan eta kartzelako 8. modulutik urrundu dezaten, babes judiziala eskatu du Ruizek, eta egarri eta gose greba hasi zuen astelehenean protesta modura eta heriotzera arte bere eskakizunak bete ezean. Oso egoera larria da hau, gose eta egarri greban gorputzeko organoak kale egiten hasten baitira laugarren edo bosgarren egunetik aurrera.

Seigarren egunean, hiru egun ematen zituen txizarik egin gabe. Gero eta min handiagoarekin giltzurrunean eta mediku batek artatua izateko eskubidea ukatu zion kartzelako zuzendaritzak. Oraindik ez zuen espetxeko medikuaren bisitarik izan eta ez zioten bere konfiantzazko medikuekin harremanetan jartzeko aukerarik eman.

Zazpigarren egunean, igandean, giltzurrunetako min handiarekin eta 10,5kg galduta egoera larriagotzen doa. Elkartasunez, San Sebastianek eta Euskal Herriko dozenaka lagunek gose greban jarraitzen dute, eta ekintza ezberdinak biderkatzen ari dira kaleetan.

Gaurkoarekin, zortzigarren gose greba eguna dugu, Patxiren bizitza arrisku bizian. Egoeraren honen aurrean argi utzi da mobilizazioetan, Patxiri zerbait gertatu ezkero arduradunak eta errudunak Murtzia II espetxeko zuzendaria, segurtasun burua eta zerbitzua burua izango direla.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: