NUPeko egoeraren irakurketa eta eskakizun zehatzak aurkeztu ditu unibertsitate esparruko eragileak. Horrez gain, Ikasle Babes Gida izeneko ikas-baldintza minimoen listapena ere osatu du. “Ezjakintasuna eta informazio nahasia” nagusitu diren garaiotan, ikasleriak “era askotako gehiegikeriak pairatu dituela” ohartarazi dute. Horri aurre egiteko, errespetatu beharreko gutxieneko baldintzen zerrenda bat aurkeztu du UIBk. “Erasoen aurrean, baldintza materialen defentsa gaurdanik artikulatzea” beharrezkotzat jo dute Nafarroan ere.