COVID-19ak 243 eguneko greba atzeratzera behartu zituen erresidentzietako langileak, “lehen eta orain lehentasuna erabiltzaileen osasuna bermatzea” izan behar dela argudiatuz. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak “laguntza faltsua” eman diela salatu du ELAk, eta sektorearen baldintzak hobetzeko exijitu diote. Ez dute baztertzen grebara joatea.