Ospitalean borondatezko alta eskatu ostean, Ruiz espetxean dago berriz. Egarri greba eten badu ere, aurrera segitzen du gose grebarekin, hamahirugarren egunez. Borrokaldira batu da Lola Lopez preso politikoa, eta “txapeoa” egingo du. Mikel San Sebastianek, aldiz, bost eguneko gose greba hasi du gaur. Manifestazio ugari izango dira gaur Euskal Herriko kaleetan; tartean, herrialde mailako deialdiak ere egin dituzte.