Iatzar Hadi!-ri buruzko komunikatua

Comunicado sobre Iatzar Hadi! (Euskera y castellano)

EUSKARA

Mezu honen bidez, Iatzar Hadi! dinamikaren amaiera jakinarazi nahi dizuegu, edo, behintzat, albisteen eguneroko argitalpenari dagokionez.

Dinamika hau GKS-k abiatutako, “Burgesiaren ofentsiba gelditu!/ ¡Paremos la ofensiva de la burguesía!” kanpainan oinarrituta sortu zen. Honen helburua, langileentzako baliagarriak diren baliabideak eta tresnak garatzen laguntzea da, COVID-19-ak eragindako krisiaren ondorio politiko, sanitario eta ekonomikoak neutralizatzeko. Ildo horretan, Iatzar Hadi!-ren programak bi lan-ildo desberdin zituen. Lehenengoa, web orrialdea, klase ikuspegitik egiaztatutako informazioa eskaintzea zuen helburu, komunikabide burgesetatik gertatzen ari zen etengabeko “bonbardaketa” mediatikoari aurre egiteko. Bigarrena, testigantzak biltzeko kanpaina bat zen. Horren bidez, langileriaren benetako egoerak ezagutzen saiatuko ginateke, lan-ildo berriak abian jarri eta erantzun eraginkor bat gauzatzen saiatzeko.

Gaur egun, bide horretan beste urrats bat emateko aukera izan dugu. Inguruko hainbat kolektiboren arteko elkarlanaren bidez, “GOGOR langileon defentsa antolatua izeneko proiektu berri bat jarri da abian. Hau ere GKS-ren kanpainatik sortu da, eta, aldi berean, lau lan-ildo planteatzen ditu, duela aste gutxi publiko egin zen agirian azaltzen den bezala. Horien artean, “Elikagaien eta oinarrizko produktuen bankua” nabarmendu behar da, Irurtzunen jada martxan dagoena, hainbat herritan bezala. Era berean, aipatu behar da Iatzar Hadi!-k hasitako testigantza kanpaina ez dela desagertu, gaur egun GOGOR-ek kudeatzen baitu.

Gure ahalegin guztiak GOGOR bezalako proiektu zabalago eta handinahi batera bideratzeko garaia dela uste dugu. GOGOR aurkeztu ondoren aipatu genuen bezala, ordutik aurrera, Iatzar Hadi! dinamikak eta gure jarduera nagusiak adierazpen gorena izango lukete haren bidez. Era berean, esan genuen Iatzar Hadi! dinamika “standby” egoeran geratzen zela. Hasiera batean, albisteak egunero argitaratzen jarraituko genuela adierazi bagenuen ere; gaur, Iatzar Hadi!-ren web orria itxiko ez den arren, bere funtzioa aldatuko dela komunikatzera gatoz. Funtzioa ez da egunero albisteak eskaintzea izango, baizik eta GOGOR-en kanpaina politiko berri honi babesa eta zabalpena ematea.

Azkenik, proiektu berri honetan parte hartzera eta honen jarduera jarraitzera animatu nahi zaituztegu. Parte hartzeko hainbat modu daude: boluntarioen sareko kide izanik, elikagaien bankuari dohaintzak eginez, bai elikagaiak zein ekarpen ekonomikoak izanik, edo besterik gabe, GOGOR ezagutaraziz eta egiten dugun jarduerari buruzko albisteak zabalduz.

AHAL DENA EMAN, BEHAR DENA HARTU!

Irurtzun-Arakilgo Gazte Asanblada

CASTELLANO

Mediante este mensaje queremos comunicaros el final de la dinámica Iatzar Hadi!, o al menos, en cuanto a la publicación diaria de noticias.

Esta dinámica nació sobre la base de la campaña iniciada desde GKS, “Burgesiaren ofentsiba gelditu! / ¡Paremos la ofensiva de la burguesía!“, cuya finalidad es favorecer el desarrollo de recursos y herramientas útiles a la clase obrera para neutralizar las consecuencias políticas, sanitarias y económicas derivadas de la crisis provocada por el Covid-19. En este sentido, el programa de Iatzar Hadi! incluía dos líneas de trabajo diferenciadas. La primera de ellas, una página web, tenía como objetivo ofrecer una información contrastada desde una perspectiva de clase y que hiciera frente al continuo “bombardeo” mediático que se estaba produciendo desde los medios de comunicación burgueses. La segunda, se trataba de una campaña de recogida de testimonios, con la que trataríamos de conocer la situación real de la clase obrera para, de esta manera, poder poner en marcha nuevas líneas de trabajo y tratar de materializar una respuesta eficaz.

Hoy en día, tenemos la posibilidad de dar un paso más en este sentido. Mediante el trabajo conjunto entre varios colectivos de la zona, se ha puesto en marcha un nuevo proyecto, “GOGOR langileon defentsa antolatua“. Este, surgido también a partir de la campaña de GKS, y a su vez plantea cuatro líneas de trabajo, tal y como se explica en su comunicado que se hizo público hace escasas semanas. Entre ellas, destaca el “banco de alimentos y productos básicos” que en Irurtzun, al igual que en diferentes pueblos ya se ha iniciado. Asimismo, mencionar que, la campaña de testimonios iniciada desde Iatzar Hadi! no desaparece sino que actualmente pasa a gestionarse desde GOGOR.

Creemos que es hora de centrar todos nuestros esfuerzos en un proyecto más amplio y ambicioso como GOGOR. Como bien mencionamos tras la presentación de GOGOR, a partir de entonces, la dinámica Iatzar Hadi!, así como nuestra actividad principal, tendrían su máxima expresión a través de él. Igualmente, dijimos que la dinámica Iatzar Hadi! quedaba en estado de “standby”. En un inicio, seguiríamos con la publicación diaria de noticias, sin embargo, hoy escribimos para comunicar que, aunque la página web de Iatzar Hadi! no se cerrará, su función no será ofrecer noticias diariamente, sino, dar cobertura y difusión a esta nueva campaña política.

Por último, nos gustaría animaros a participar y a seguir la actividad de este nuevo proyecto en el que nos hemos involucrado. Hay diversas maneras de participar en él: Siendo parte de la red de voluntarios, haciendo donaciones de alimentos/económicas al banco de alimentos… o simplemente dando a conocer GOGOR y  difundiendo las noticias sobre la actividad que se lleva a cabo.

¡DE CADA CUAL SEGÚN SUS CAPACIDADES, A CADA CUAL SEGÚN SU NECESIDAD!

Irurtzun-Arakilgo Gazte Asanblada

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: