Larraundik lau haizeetara aritzen den SUNPRIÑU irratiak bere zazpigarren saioa entzungai dauka jada. Bertan, sortu berri den GOGOR Langileon Defentsa Antolatua delakoaren zentzu orokorra eta martxan jarri diren epe motzeko lan lerroen inguruan mintzatu dira. Azken honetan sakonduz, jada funtzionatzen hasia den eta oraingoz lan ildo nagusia den Elikagai eta oinarrizko produktuen bankuaren nondik norakoak ere azaldu dute, “antolakuntzan eta elkartasunean oinarrituz, egoera zaurgarrienean dauden familia zein pertsonei elikagaiak eta oinarrizko produktuak bermatzea du helburu, era berean, garatzen joanez langile elkartasunaren forma ezberdinak”.
Entzun irratsaioa hemen: